Sei jardunaldiren faltan igoera eskura dute

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 22a, 12:05

Euskaldunako lehen taldea Erregional Preferente mailan denboraldi ikusgarria egiten ari da. Hogeita lau partidatan hogei garaipen eta bi berdinketa eskuratu ditu. Sei jardunaldiren faltan, bigarren sailkatuari hamar puntuko aldea ateratzen dizkio.

Ohorezko Maila gertuago dago, joan zen asteburuan hogeigarren garaipena lortu eta gero. Estatistikari begira jarriz gero, aurkaririk ez duela erakusten ari da Andoaingo taldea. Sendo ari  da lidergotzan, denbora luzez goialdean egoteak urduri ez duela jartzen erakutsiz. Aste Santua iritsi aurretik lau jardunaldi jokatuko dira, eta denbora tarte horretan igoera lortzea eskura egon daiteke. Azken txanpa asteburu honetan hasiko da. Ubitarte zelaian Santo Tomas taldea hartuko dute urdinek. Dunboa, Gure Txokoa eta Touring izango dira hurrengo aurkariak. Etxean jokatuko duten azken partida Santa Krutz jaietan izango da. Ospakizun modukoa izan dadila jokalarientzat eta zaletuentzat. Igoera lortuta legokeen seinalea litzateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!