Korrika 2019

Peto potea eta herri afaria Korrikaren atarian

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 27a, 15:57

Herri afaria antolatu du Korrika Batzordeak, eta txartelak apirilaren 7ra arte salgai egongo dira.

Peto-potea apirilaren 4an

18:30 Bastero plazatik abiatuko da, eta Kale Nagusian zehar Zumea plazaraino iritsiko da. Bidean Juanita Alkain plazan eta Zubiaurre etxearen parean geldialdiak egingo dituzte.

20:00 Lekukoa eramango dutenei petoa emango zaie.

Herri afaria apirilaren 12an

Korrika afaria antolatu dute Basteron. Txartelak salgai daude 15 eurotan, Andoaingo AEK euskaltegian eta Ernaitza Liburudendan. Txartela erosteko azken eguna, apirilaren 7a izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!