Pilar Rodriguez eta Arrate Fernandez aurtengo Laburbiran

Aiurri 2019ko mar. 28a, 09:30

Euskarazko laburmetraien zikloan aktorearen eta zuzendariaren lan bana ikus ahal izango dira.

Euskara elkarteen Topaguneak aurtengo aurkeztu duen euskarazko film laburren XVI. zirkuituan, Arrate Fernandez zuzendariaren "Begi ninien koreografia" laburmetraia eskainiko du. Beste askoren lanen artean ere, Pilar Rodriguez aktore lanetan agertzen den "Shell Phone" laburmetraia ere ikusi ahal izango da. Ostegun honetan Hernanin ikusgai izango dira Sandiusterrin, 18:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!