Udan Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetako bizi-baldintzak oso gogorrak dira, tenperaturak 50 gradutik gora egin dezake eta ur edangarria lortzea ez da erraza. 8 eta 12 urte arteko haurrak etorriko lirateke Andoainera. Egitasmoak ahalbidetzen du haurrek mediku errebisioak izan ditzaten, bi hilabetez elikadura egokia izatea eta gure kulturara hurbiltzea. Egitasmoak Andoaingo udalaren laguntza ekonomikoa dauka, beraz, haurren joan-etorriak eta mediku errebisioak ez dute gasturik suposatuko familia hartzaileentzat. Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar du.