Aritmetika kontua izango da, eta beharbada bi aste barru lor daiteke igoera. Euskaldunako lehen taldea liga ikusgarria egiten ari da. Datu aipagarri asko daude. Askoren artean, etxeko partiden estatistika: Ubitarte zelaian hamairu partida jarraian irabazi dituzte. Aurkari guztien gainetik pasatzen ari dira, eta etxetik kanpo ere bikain ari dira. Esku-eskura dute igoera.
Euskaldunak azken partidaren kronika argitaratu du webgunean, Santo Tomas Lizeoa taldearen aurka 3 eta 1 irabazi zuenekoa. Bertan irakur daitekeenez, alde handia egon zen bi taldeen jokoaren artean: " Neurketa lehen zatian erabakita geratu zen, andoaindarrak atsedenaldira hiru goleko errentaz joan baitziren". Bigarren zatian lasaiago hartu zituzten gauzak, eta aurkariak gola sartzeko aukera baliatu zuen.
Asteburuan Irungo San Jose Obrero futbol zelaian jokatuko dute, Dunboa Eguzki taldearen aurka. Aste Santu aurreko partida Ubitarten izango da. Igoera giroko partidak iristear dira.
FUTBOLA. PREFERENTE MAILA
Euskalduna-Santo Tomas Lizeoa 3-1
Sailkapena:
1 Euskalduna 65 puntu
2 Touring 55 puntu
3 Mundarro 51 puntu
4 Baskonia 49 puntu
5 Billabona 44 puntu
Asteburuko partida:
15:30 Dunboa-Euskalduna / Lar, 30