Ataria arreta zerbitzua, zergabilketa eta hondakinen inguruko informazio gunea Udaletxetik Anbrosia Olabide eraikinera eraman dituzte. Gaur egin dute aldaketa, hilabete batzuz luzatuko dena. Aldaketaren atzean dagoen arrazoia Udaletxean eraiki behar duten igogailuan dago. Obrak egin ahal izateko, aipatu hiru espazioak hustu behar izan dituzte.