Musika topaketa Andoainen

Xabier Lasa 2019ko api. 3a, 20:58

Larunbat honetan lehen musika banden topaketa egingo dute. Andoaingo Udal musika eskolako bandak bi banda gonbidatu ditu, lehen ediziora: Deba eta Legazpiko musika bandak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 12:30ean kontzertua eskainiko dute Bastero Kulturgunean. Eta arratsaldean ekitaldi bikoitza: 17:30ean kalejira kalez kale, eta 18:00tan 'Elkartasun Musik topagunea' izeneko emanaldia Zumea plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!