Hiru saioetan egin zen peto ematea, Bastero plazan, Juanita Alkain plazan eta Zubiaurre etxearen parean. Azkenik, Zumea Plazan egin zen ekitaldi nagusia; petoa jantzita zeramaten ordezkari guztiek elkarrekin argazkia atera zuten.
Hona zeintzuk diren 33 talde horiek, Urnietatik heldu eta Tolosarako norabidea hartuko duen Korrikako lekukoa eramango dutenak, ordena errespetatuz: Arrospe galdaragintza, Leizaran eskubaloi taldea, Leitz mendi-bizikleta taldea, Gazteleku pilota eskola, Andoaingo txirrindularitza eskola, Euskalduna Mendigoizale taldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Berriako langileak, La Salle-Berrozpeko ikasleak, La Salle-Berrozpeko langileak, Aita Larramendi Ikastolako batzordea, Ondarreta-Leitzaran ikastetxeak, Aiurri-Larramendi Bazkuna, Aita Larramendi Ikastolako langileak, Udal langileak, Udala, Hurria-Sahara, EH Bildu, Asanblada Feminista, Herriko elkarteak (Santa Krutz Peña, Zumeatarra, Ontza eta Kotoi), Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Andoaingo Emakumeak, Sega, Axeri dantza, Gaztetxea, Ezker Abertzalea, Aita Larramendi ikastolako ikasleak, eta Oroituz.