Urkik udaberriko emanaldia eskaini zuen Basteron

Xabier Lasa 2019ko api. 9a, 10:34

Urki dantza taldeak udaberriko emanaldi berezia eskaini zuen Basteron, joan den ostiral gauean. Jarraitzaileen eta dantza zaleen gozagarri izan zen ikuskizuna prestatu zuten irakasle eta dantzariek, txiki, gazte zein helduek.

Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzak taularatu zituzten batik bat. Hona dantzen zerrenda: Agurra, Zortziko Alpargata, Upelategi, Makil Txiki, Brokel Dantza, Erribera, Uztai Txiki, Fandango eta arin-arin, Otsagi, Iurreta, Oriako Sorgin Dantza eta Arratia.

Joxema Setien, Fernando Gonzalez, Ane Amutxastegi, Ion Iraola, Joseba Iriarte, Xabat Miner eta Gotzon Huitzik osatu zuten musikarien taldea.

Erlazionatuak

Urkiren emanaldiko bideo sorta

Jon Ander Ubeda 2019 api 07 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!