Ondarreta ikastetxeak ereserkia estreinatu du, 50. urteurrena ospatzeko

Xabier Lasa 2019ko api. 10a, 13:47

Ondarreta ikastetxeak 1969-1970eko ikasturtean ireki zituen ateak. 50 urte beteko ditu 2019-2010 ikusturtean hortaz, eta bere irakasle, guraso eta ikasleek hefemeridea modu berezian ospatzeko asmoa daukate. Ekitaldi nagusienak datorren urtearen hasierarako iragarri badituzte ere, jada burutu dute lehenbiziko ekintza: hemendik aurrera ikastetxearen ereserkia izango den abestia aurkeztu zuten asteartean, hain zuzen.

Joxe Mari Oiartzabalek jarri dio doinua, eta Joxerramon Berrondok hitza. 

Kantuaren egileek ez ezik, Ondarreta ikastetxeko zuzendaritza, irakasleak, gurasoak, ikasleak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak eta Esti Mujika kultura zinegotziak hartu zuten parte aurkezpenean.

Oiartzabalek adierazi zuenez, “biribilketa baten erritmoa dauka abestiak, eta alaitasuna transmititzen du”.

Letra osatzeko orduan, Ondarreta ikastetxearen zenbait ezaugarri hartu dituela kontuan esan zuen Berrondok: besteak beste, etorkinen integrazio prozesuan, kulturartekotasunean eta euskararen transmisioan ikastetxea betetzen ari den eginkizuna.

Lau estrofa ditu abestiak, hona zer dioten:

Berrogeita hamar urtez herrian hezitzen / andoaindarren sena erabat bizitzen / euskararen bidea lagunduz argitzen / esker ona besterik ez dugu sentitzen.

Herriko ekintzetan beti parte hartuz / ikaslei jakin mina zainetaraino sartuz / bizipen ugariak euskaraz uztartuz.

Gora Ondarreta! Urte asko dira / zuen lanak egindako kultur zabaltze ederra / gora Ondarreta! Ongi saiatuta / euskarari emandako toki eder emankorra.

Gora Ondarreta! Heziketa ona / jasoz pasa dira andoaindar anitz eskertuak / gora Ondarreta! Beste hainbat urte / pasa hitzazue kultur maila landuz ikasleengan / Ondarreta!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!