Korrika 2019

Gizarte eragileen babes zabala

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 11a, 20:11

Korrikaren lekukoa eramango duten erakunde eta elkarteen izenei erreparatuta, Andoaingo eta Urnietako gizarte zabalak euskararen lasterketarekin bat egin duela esan daiteke. Zumea plazako petoen banaketa ekitaldian ere, irudi zabal hori lortu zen.

33 talderen babesa Andoainen:

Arrospe galdaragintza, Leizaran eskubaloi taldea, Leitz MTB taldea, Gazteleku pilota eskola, Andoaingo txirrindulari eskola, Euskalduna futbol taldea, Euskalduna Mendigoizale taldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Berriako langileak, La Salle-Berrozpeko ikasleak, La Salle-Berrozpeko langileak, Aita Larramendi Ikastolako batzordea, Ondarreta-Leizaran, Aiurri-Larramendi Bazkuna, Aita Larramendi Ikastolako langileak, Udal langileak, Udala, Hurria-Sahara, EH Bildu, Asanblada Feminista, Santa Krutz Peña, Zumeatarra, Ontza, Kotoi, Erraldoiak eta buruhandiak, Andoaingo Emakumeak, Sega, Axeri dantza, Gaztetxea, Ezker Abertzalea, Aita Larramendi ikastolako ikasleak eta Oroituz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!