Aste Santuko oporraldian kontzertuz kontzertu

Aiurri 2019ko api. 14a, 17:26

Manex Olazagirre eta Jokin Jauregi Andoaingo musikari gazteen erronka berria, datozen egunetan.

Aste Santuko oporraldia ez ohikoa izango da Jokin Jauregi tronpeta jolearentzat eta Manex Olazagirre perkusio jolearentzat. Biak ala biak Erresuma Batura doaz, Euskadiko Ikasleen Orketrarekin emanaldi ezberdinak eskaintzera.

Ostiral honetan Londonera abiatu ziren. Hiru egunez hango musikariekin entseguak egin eta gero, apirilaren 16an lehen emanaldia eskainiko dute Nottinghameko Albert Hall aretoan. Apirilaren 17an, berriz, Cambridgera abiatuko dira. University Concert Hall aretoan eskainiko dute bigarren emanaldia.

Handik itzuli eta Euskal Herrian beste hiru kontzertu gehiago eskainiko dituzte. Apirilaren 18an Gasteizen, apirilaren 19an Donostiako Musikenen eta apirilaren 20an Bilboko Arriaga antzokian.

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra

Manex Olazagirrek emanaldi gehiago eskainiko ditu Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrarekin. Besteak beste, Laguardian eta Donostian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!