Goikoplazatik abiatu da Korrika, eta Zumea Plazaraino joan ostean berriro ere Goikoplazara itzuli da. Udaletxeko balkoitik mezua irakurri dute, azkenik. "Hitzegin euskaraz, jolastu euskaraz, ikasi euskaraz, bizi euskaraz!" adierazi dute, besteak beste.