Lurrazpiko pasabidea txukundu eta zaintzeko deialdia

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 18a, 12:58

Lurrazpiko pasabidearen irekiera ekitaldia.

Kaleberri eta Joakin Larreta artean dagoen lurrazpiko pasabidea txukundu eta puntu beltz izaera saihesteko hainbat neurri hartuko dituela iragarri du Andoaingo Udalak. 

Honela dio oharrak:

'Kaleberritik Joakin Larreta etorbidera pasatzeko trenbide-azpiko pasabidea gune beltz batean bilakatu da denboraren poderioz; batzuen portaera txarragatik igogailuak argirik gabe daude askotan, zikinkeria pilatzen da garbitu bezain laister eta segurtasun faltaren sentsazioa nabaria da.

Egoeraz jabeturik, horiek saihesteko neurriak hartuko dira egun hauetan:
-Sakoneko garbiketa emango zaio eta egoera txarrean dauden hainbat pieza
eraberrituko dira pixkanaka.
-Segurtasuna zaintzeko kamerak jarriko dira.
-Eraso sexisten kontrako mural bat jarriko da pasabidean.

Espero dugu neurri hauekin egoera hobetzea eta denon artean gune hau behar bezala zaintzea'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!