Emeek emana erakusketa Basteron

Aiurri 2019ko api. 19a, 11:06

Emeek emana erakusketaren irekiera ekitaldia.

Emakumeak protagonista diren erakusketa zabalik dago Bastero Kulturgunean. 1936tik aurrera emakumeek izan zuten zeregin aktiboa irudi bidez jasotzen da.

Apirilaren 12an egin zuten irekiera ekitaldia, erakusketaren sustatzaile den Intxorta 1937 Debagoienako elkartearen eskutik, eta Andoaingo Udalak eta Oroituz elkarteak antolatuta. Irekieran azalpen interesgarriak eskaini zituzten Julia Mongek eta Juan Ramon Garaik. Xehetasun gehiago bideoan ikusgai, Julia Mongeren ahotan.

Erakusketa berean Arreseigor eta Lazkano andoaindarren lanak ikusgai daude. Argazki estenopeikoak dira, 36ko Gerra eta ondorengoa irudikatzera datozenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!