Apirilaren 19tik 22ra gazteen arteko larruzko paleta txapelketa jokatu da, Araba, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Zuberoa, Landak, Toulouse, Pau eta Islas Reunioneko ordezkariekin. 11, 13, 15 eta 17 urte artekoei zuzenduta zegoen, eta 17 urte azpikoetan andoaindarrak izan dira Gipuzkoako ordezkariak. Oiartzungo Orkatz Argote izan da hautatzailea. Landatako ordezkariek irabazi dute urrea, okzitaniarrek zilarra eta gipuzkoarrek Brontzea .