Festazale askoren paparrean ikus zitezkeen Andoaingo Udaleko Berdintasun sailak sustatu zuen "Ez ezetz da" kanpainaren pegatinak. Eta ez soilik Santa Krutz jaietan. Urte osoan zehar, San Juan jaietan eta auzoz auzoko jaietan, andoaindar askok kanpainarekin bat egin zuen. Sexu erasoen aurkako sentsibilizazioan sakondu beharra dago, eta aurten ere kanpaina beretsua errepikatuko da. Taberna eta txosnagunean erasoen aurrean zer egin eta nola jokatu azaltzen duten eskuorriak eta karteltxoak banatuko dituzte.