Santakrutzak 2019

Andoain Santa krutz jaietan murgiltzear da

Aiurri 2019ko api. 30a, 07:48

Jaiaren hasiera, gainera, Aiurriren eskutik izango da. 1994ko udaberrian abiatu zen Aiurri. 25 urte hauetan aldizkaria zena hedabide taldean bilakatu da. Erredakzio taldeko kideek jaiei hasiera emango diote, 19:30ean hasiko den ekitaldian.

Gaurko egitaraua:

Jai Batzordeak jaiei hasiera emateko ohorea Aiurri tokiko hedabideari eskaini dio aurten. Eurak izan dira albistea ematen lehenak, auzoan banatu duen egitarauaren bitartez. Belokiren bertsoak egin du iragarpena: 

"Festak noiz diren begira gaude

egutegietan sarri.

Egitaraua eskutan duzu

denentzat interesgarri.

Agurrarekin hasiko gara,

lepotik helduz elkarri.

Txupinazoa botako dunak

eman ditu hainbat berri,

egin duzuen guztiagatik 

eskerrik asko Aiurri".

Martxoan 25 urte bete dira Aiurri maiztasunez argitaratzen hasi zenetik. Orduko aldizkari hura hilabetekaria izan zen, gerora Aiurri Beterri-Aiztondoko hamaboskari bilakatu zena.

Hogeita bost urteotan aldizkaria hedabide talde bilakatu da. Aiurri astekaria, Aiurri hamaboskaria eta Aiurri.eus webgunearen bitartez urte osoko gertaerei jarraipena ematen zaio.

Pregoilariak azken 25 urte hauetan

1994 Mikel Iradi.

1995 Pedro Jauregi.

1996 Aitor Mendiluze.

1997 Ixiar Etxeberria.

1998 Luxio Aranburu.

1999 Pako Etura.

2000 M.Sorkunde Etxezarreta.

2001 Ixiar Oreja.

2002 Luis Mari Arnaiz.

2003 Xabier Lekuona.

2004 Nagore Zipitria.

2005 Pako Arnaiz.

2006 Juanma Barcina.

2007 Maria Jesus Fernandez.

2008 Pedro Unanue.

2009 Ramon Ansa.

2010 Joxean Barandiaran.

2012 Olinpiapopularrak.

2013 Urki dantza taldea.

2014 1964ko emakumezko danborjoleak.

2015 Auzoko dendariak.

2016 Katramila antzerki taldea.

2017 Txindoki taberna.

2018 Maiatzaren 3ko bluxadunak.

 

Gaurko egitaraua:

Apirilak 30, asteartea

16:00 Haur pregoia Zumea plazan.

16:30 Txokolate jatea Zumea plazan.

17:00 Judo eta Karate erakustaldia Zumea plazan. Euriarekin Ondarretan.

19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Basterotik hasita.

19:00 Gora Kaletxiki txaranga, Zumea plazatik hasita.

19:00 Zumeatarra elkartearen danborradaren hasiera.

19:30 Pregoia Zubiaurren, Aiurriren eskutik.

20:00 Txosnen irekiera. Jarraian kontzertua Txosnagunean: Tokan2 La Polla.

20:00 Andoaingo Olagain udal txistulari elkartearen eta Alberto Agirre abesbatzaren 
kontzertua Santa Krutz elizan.

23:00 Kilimak taldearen kontzertu Txosnagunean.

01:30 DJ saio feminista Txosnagunean, Andoaingo Asanblada Feministaren eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!