Gonbidatu eta ezusteko ugari ekarri zituen Santa Krutz baselizan egin ohi den tradiziozko kontzertuak. Olagain Txistularien Elkartea eta Alberto Agirre abesbatzaz gain, Rebeca Gestoso eta Antonio Calleja abeslariek, Javier Gestoso gitarra joleak, Soinuak Musika Eskolako ikasleek eta Urkiko dantzariek hartu zuten parte, ikuskizun entzungarri, alai eta entretenigarria osatuz. Hartzaren ehiza eta guzti antzeztu zen kontzertuan zehar.