Euskarazko tokiko hedabideen garrantzia nabarmendu zuen Jon Ander Ubeda zuzendariak, jaien hasierako pregoian. 25 urte dira Aiurri hamaboskaria argitaratzen hasi zenetik, eta geroztik Aiurri hedabide taldean bilakatu da. Aiurri astekariarekin eta Aiurri.eus webgunearekin osatzen baita eskualdeko informazio eskaintza. Jendetza bildu zen Zubiaurre etxearen parean. Bertara ere, hutsik eign gabe, Erraldoien eta Buruhandien konpartsa eta Zumeatarra danborra hurbildu ziren.
Eguraldia lagun, jaien hasiera indartsua izan zen. Festazaleentzat aukera zabala zegoen. Txosnagunean iaz kalean kantari aritu zen Tokan2 La Polla bikotea, Santa Krutz elizan Olagainen eta adiskideen emanaldi zirraragarria eta Zumeatarraren danborrada. Jaia hainbat festazaleentzat ordu txikiak arte luzatu da. Goizeko lehen orduan ez ziren gutxi Kale Nagusian zebiltzan festazaleak.
Aiurri jaien jarraipena egiten ari da.