Eguraldi ederrarekin, parte hartze handia izan da helduen eta haurren lasterketan. Maialen Gurrutxagak Santa Krutz jaietako lasterketan sasoiko dagoela erakutsi du, Hoki Guerrero urnietarrari aurrea hartuz. Gizonezkoetan, Gonzalo Fuentesek azken metroetan garaitu zuen Kamel Ziani. Jon Lanz izan da lehen andoaindarra.