Santakrutzak 2019

Auzoen arteko herri kirolak

Xabier Lasa 2019ko mai. 1a, 22:10

Auzoen arteko herri kirolen ligari ekin diote Santa Krutz jaietan, gaur arratsaldean. Sorabilla, Buruntza, Goiburu, Etxeberrieta eta Santa Krutzek txingatan, ingudean eta zaku karreran neurtu dituzte indarrak. Bekoplaza herri kirolariez eta jarraitzaileez lepo jarri da.

Azkenean, Sorabillak, Buruntzak eta Santa Krutzek 10na puntu lortu dituzte; Goiburuk 8 puntu, eta Etxeberrietak 7 puntu.

Hona zeintzuk jokatu duten, talde bakoitzean:
- Sorabilla; Mateo Ponce, Koldo Ponce, Xabier Alkorta eta Arkaitz Amenabar.
- Goiburu: Miren eta Estebe Lopez de Munain, Nagore Ormaetxea eta Imanol Usandizaga.
- Etxeberrieta: Itsasne Alkain, Unai Larrarte, Aitor Azurmendi eta Eli Malkorra.
- Buruntza: Itsaso Onsalo, Ismael Rodriguez, Ainhoa Mangas eta Joxi Telletxea.
- Santa Krutz: Itziar Asensio, Ander Guerrero, eta Unai eta Gurutze Unzalu anai-arrebak.
 
Proba bakoitzeko irabazlea:
Txingak: Sorabilla. 
Ingudea: Goiburu. 
Zaku lasterketa: Buruntza. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!