Santakrutzak 2019

Pintxo lehiaketa eta zezen suzkoa, gaurko hitzordu nagusiak

Aiurri 2019ko mai. 2a, 07:59

2018ko pintxo lehiaketako irabazleak, epaimahaikideekin batera.

Aurreko edizioei begirada jarrita, palmaresean Bastero kafetegia nagusitzen da. Sei edizioetatik hirutan nagusitu da, bereziki azken urteotan. Hauexek dira lehiaketa martxan jarri zenetik, pintxo lehiaketako irabazleak: Urkiola (2013), Traiñerum (2014), Bastero (2015), Hiru (2016) eta Bastero (2017 eta 2018). Aurtengo partaideak:

Lehiakideak

  • Txalaka.
  • Txitibar.
  • Amama Klaudia.
  • Muga.
  • Txuribeltz.
  • Gaztetxulo.
  • Txindoki.
  • Irunberri.
  • Traiñerum.
  • Urkiola.
  • Hiru.
  • Tokitxo.
  • Batero.

Epaimahaia

Bost lagunez osatuta egongo da, hauexek: jai batzordeko kide bat, aditu bat eta Irunberri, Zumeatarra eta Peña Santa Krutz elkarteetako kide bana.

 

Zezen suzkoa, gauean

Olajauna paretik Juanita Alkain plazarainoko ibilbidea egingo dute. Haur eta gaztetxoentzat magikoa da, Andoainen soilik Santa Krutz jaietan eta San Juan jaietan ikus daitekeena. Erraldoien eta Buruhandien konpartsen eskutik antolatzen da, zezen suzkoa soinean eraman ahal izateko baimen berezia behar delako. 

Zezenaren aurretik, txinparta hotsak entzunez, korrika aritzeko une hori zirraragarria da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!