Santakrutzak 2019

Leitzarango ibaiaren jeitsiera aldarrikatzailea

Xabier Lasa 2019ko mai. 2a, 12:03

Leitzarango ibaiaren jeitsiera aldarrikatzailea egin zen atzo, azken urtetan izan den parte-hartzaileena. Leitzaran ibaia babesteko neurriak eskatu zituzten. Ur hotzetan ibili arren, parte hartzaileek ez zuten umorerik galdu.

40 bat lagun bildu ziren Olazarko parkean, eta Gurutze Gorriko kideekin batera uretako neumatikoetan abiatu ziren Leitzarango ibaian behera. Bekoplazako parera iristea zuten asmoa. Bidean dauden hiru presek eragindako trabak gainditu ostean, helmugara iritsi ziren. Azken zatian jende mordoa zeukaten zain, errekaren bazter batean zein bestean.
 
Eguzki talde ekologistak antolatu ohi du ekimena, eta helburu aldarrikatzailea itsasten dio. Leitzaran ibaiak eta bere arroak babes osoa eduki dezaten eskatzen du, eta horretarako bailara parke naturala izendatzea ikusten du egokia. Azken urtetan, bigarren aldarrikapena erantsi du: ibaira isurtzen jarraitzen diren ur-beltzak bideratzea.
Erlazionatuak

Erreka jaitsiera

Jon Ander Ubeda 2019 mai 01 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!