Santakrutzak 2019

Koadrilen eguna Santa Krutz jaietan

Aiurri 2019ko mai. 4a, 08:36

Koadrilen bluxak nabarmenduko dira egun osoan zehar. Hitzordu gehiago iragarrita daude, gaurkoan: Artisau azoka, haur jolasak, zezen suzkoa, Peña Santa Krutz elkarteko danborrada eta Ingoaldeu? taldearen erromeria.

09:30 Haur mailako arrantza lehiaketa Espigoian. Federatutako txartela ez duenak txartela bertan ateratzeko aukera izango du.

10:00 Artisauen Azoka Zumea plazan.

11:00 Koadrilen arteko jokoak, Bekoplazatik hasita.

14:30 Koadrilen arteko bazkaria Ondarreta ikastetxean, edo Bekoplazan.

17:30 DJ Mai saio ibiltaria.

18:00 Haur tailerrak, jolasak eta puzgarriak Zumea plazan. Euriarekin Ondarreta Ikastetxean.

20:30 Karaoke saioa Txosnagunean.

21:45 Zezen suzkoa, Olajaunatik Juanita Alkain plazara.

22:30 Peña Santakrutz danborrada.

22:30 Ingo al deu? eta DJ Eman Emak txosnagunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!