Santakrutzak 2019

Peña Santa Krutz elkartearen danborrada, 22:30ean hasita

Aiurri 2019ko mai. 4a, 12:31

Jai egitarauan ordua ez dago zuzen ipinita. Peña Santa Krutz elkarteko danborrada 22:30ean abiatuko da, beti bezala, elkartearen paretik. Bertan saioa egin eta gero herrigunean zehar ibiliko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!