Santakrutzak 2019

Udal Musika Eskolako kideen musika alardea

Udal Musika Eskolako Bandak kalejiran jardun zuen jaien azken egunean. Ondoren, kontzertua eskaini zuen Kale Nagusian. Eskola bereko Mugaz talde gazteak ere emanaldia egin zuen. Nijs, Bizet, Barbera, Sheeran, Cohen, Soutullo, de Haan eta Sparkeren doinuak entzun zituzten kontzertura hurbildu ziren musika zaleek. Bandak eta Mugaz taldeak Santa Krutz martxarekin amaitu zuten emanaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!