Naturaz gozatzeko eta inguruko parajeak ezagutzeko aukera eman zuen Euskalduna mendigoizale taldeak antolatu zuen irteerak, jai egitarauaren baitan. Sorabillako auzoan zehar egin zen ibilaldia, eta 25 bat lagunek hartu zuten parte. Belkoaingo gailurretik, Erdoxtako karobitik eta telegrafotik igaro ostean, Euskaldunako egoitzara itzuli ziren denak. Hamaiketako eder batekin eman zioten amaiera ekitaldiari.