Aldi berean, urte horietan familiari babesa adierazi dioten pertsonai guztiekin eskertuta agertu da Artolazabal.
Maider Lainez PSE-EEko Andoaingo alkategaiak ere hitza hartu du ekitaldian. “ETAko terroristek desberdin pentsatzeagatik erail zuten, eta oraindik ulergaitza egiten zaigu. Zentzugabekeriazko urte gehiegi igaro dira, eta etorkozinari begira jarri behar dugu. Baina Gorka Landaburuk esaten duen bezala, orria pasa bai, baina zer dioen irakurri eta gero. Datozen belaunaldiek jakin behar dute ETAk herri honetan zenbait pertsona hil zituela desberdin pentsatzeagatik, eta izu horrek inoiz ez zuela justifikaziorik eduki ezta inongo zentzurik ere. Jarrai dezagun bizikidetza denen artean lantzen, baina gertatutakoa gogoratuz”·.
PSE-EEko kideez gain, Andoaingo EAJ eta Ganemos eta Irabaziko udal ordezkariak, Lopez de Lacalle Artozabalal familiaren lagunak eta Andoaingo hainbat herritar bildu dira omenaldira.