Iturzaeta herrikoia asteburu honetan abiatuko da

Aiurri 2019ko mai. 9a, 14:29

Mutilen arteko lehiaketa 26 bikoterekin abiatuko da. Nesken mailan 7 bikote lehiatuko dira.

Egues-Eskudero II eta Sergio-Amondarain bikoteen arteko partidarekin, larunbat honetan Sorabillan hasiera emango diote 2019ko binakako pala txapelketa herrikoiari. Goizeko 10:00etan hasita lau partida jokatuko dira. Arratsaldeko 16:00tan hasita, bederatzi partida gehiago jokatuko dira. Lagunarteko giroan joko polita ikusteko aukera dago.

Nesken mailako txapelketa maiatzaren 18an abiatuko da, 7 bikoteren parte hartzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!