Bapatekotasuna eta umorea ederki asko jakin zuten uztartzen ikasleek, eta pertsonai ugariren parodiak egin zituzten sketx ezberdinetan; esaterako, Txirrita, Maialen Lujanbio eta bertso-rap zaleak elkarrekin abesten jarri zituzten, modurik natural eta alaienean.
Ekimenaren dinamizatzailea den Unai Muñoa bertsolariak ekitaldiaren hasieran adierazi zuenez, “gaur oholtzaratuko diren ikasle gazteek badaukate meritua, ehunka pertsonen aurrean kantari jartzea ez delako batere erraza. Horrexegatik helduon aitormena eta miresmena merezi dute”.
Badira 15 urte Euskal Herriko Bertsozaleen elkarteak “Gu ere bertsotan” ekimena abian jarri zuela, Andoaingo Udalaren eta ikastetxeekin elkarlanean.