"Gu ere bertsotan" ikastetxeetako ikasleak

Aita Larramendi ikastola eta La Salle-Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek bertsoa ardatz zutela antzerkiaz eta musikaz aberastutako ikuskizunak eskaini zituzten Basteron asteartean.

Bapatekotasuna eta umorea ederki asko jakin zuten uztartzen ikasleek, eta pertsonai ugariren parodiak egin zituzten sketx ezberdinetan; esaterako, Txirrita, Maialen Lujanbio eta bertso-rap zaleak elkarrekin abesten jarri zituzten, modurik natural eta alaienean.

Ekimenaren dinamizatzailea den Unai Muñoa bertsolariak ekitaldiaren hasieran adierazi zuenez, “gaur oholtzaratuko diren ikasle gazteek badaukate meritua, ehunka pertsonen aurrean kantari jartzea ez delako batere erraza. Horrexegatik helduon aitormena eta miresmena merezi dute”.

Badira 15 urte Euskal Herriko Bertsozaleen elkarteak “Gu ere bertsotan” ekimena abian jarri zuela, Andoaingo Udalaren eta ikastetxeekin elkarlanean.

Erlazionatuak

"Gu ere bertsotan" ikastetxeetako ikasleak

Andoain

Aita Larramendi ikastola eta La Salle-Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek bertsoa ardatz zutela antzerkiaz eta musikaz aberastutako ikus...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!