Leizaran taldearen partida erabakiorra, igoerarako bidean

Aiurri 2019ko mai. 24a, 12:24

Larunbat arratsaldean partida garrantzitsua jokatuko du Allurralden, 19:30ean hasita. Zaletuak partidara agertzeko deia luzatu du klubak.

Senior mutilen taldeak garaipen garrantsitsua lortu zuen igandean, maiatzak 19an, Legazpin jokatu zuten partidan. Partidua parekatuta joan zen arren, lehenengo zatia amaituta 14-16 Leizarango taldea joan zen irabazten; partidu amaieran 30-33ko emaitza gure aldekoa izan zen.

Andoaingo zaletu ugari bildu ginen igandean Legazpin taldeari animoak emateko. Garaipen horrekin, bosgarren garaipena lortu da jarraian. Larunbatean irabaztea ezinbestekoa da. Hiru talde gaude lehenengo postuetan eta mailaz bi taldek baino ezingo dute igo. Larunbateko partida igoera faseko azkena da, eta igotzeaz gain lehenengo postua dago jokoan. Honela dago sailkapena:

  1. Leizaran Ernio Inmobiliaria 14 puntu
  2. Tolosa CF Eskubaloia B - 13 puntu
  3. Urola Laztimendi - 12 puntu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!