Deitzaileek oharra igorri dute Aiurrira:
'Apirilean herri mugimenduak kanpaina txiki bat burutu zuen "Apostuetxeak kanpora, ez Andoainen, ez inon" koloredun kartel batzuk ipiniz. Gaiak gizartean hartzen ari den oihartzuna eta zabaltzen ari den kezkaren haritik, beste udalerri batzuetan burutzen ari diren lanketekin bat egin eta kontzientziazio lana burutzeko asmoz kanpaina txiki bat burutu zen.
Kanpaina honen barruan hitzaldi bat ere antolatuta dago ludopatia eta adikzioen inguruan, Oreretako "Ekintza Bibe" taldearen eskutik. Ekainaren 10ean izango da Urigainen, 18:30ean hasita.
Arazo honek gazteengan duen eragin kaltegarria eta sortzen ari diren famili desestrukturazioak gero eta ugariagoak dira. Gizarte bezala eginbeharra dugu egoera hauek bideratzeko.
Herritarrak deitzen ditugu apostu etxeen aurka azaltzea'.