Extremadurako kultura goraipatzeko astea

Xabier Lasa 2019ko mai. 28a, 10:47

Hogar Extremeño elkarteak bere kultur asteari jarraipena eman zion larunbatean. Eguardian, bertako bazkideek egun handia ospatu zuten. Udal ordezkariei eta herriko hainbat elkarteetako kideei harrera eskaini zieten elkartearen egoitzan bertan. Elkarteko lehendakaria den Miguel Angel Martinezek hartu zuen hitza, eta esker oneko agertu zen ekitaldira azaldu ziren guztiekin.

Martinezek andoaindar guztiei luzatu zien gonbidapena astean zehar luzatuko diren ekitaldietan parte har dezaten.

Segidan, elkartean bildutako guztiek Extremadurako komunitatearen ereserkia abestu zuten. Honako letra du:

“Nuestras voces se alzan, nuestros cielos se llenan de banderas, de banderas verde, blanca y negra. Extremadura patria de glorias, Extremadura suelo de historias, Extremadura tierra de encinas, Extremadura libre camina. El aire limpio, las aguas puras, cantemos todos: ¡Extremadura! Gritemos todos en libertad: ¡Extremadura tierra de paz! Nuestras... Extremadura alma, Extremadura tierra, Extremadura de vida llena, Nuestras...”.

Hurrengo egunetan, hainbat ekintza antolatu dira:

* Astelehena, maiatzaren 27an, 18:00etan: jolasak umeentzat, eta ondoren sarien banaketa eta txokolate jatea.

* Asteartea, maiatzaren 28an, 19:00etan: oliva olioari buruzko hitzaldia eta dastaketa, Almazara Tradicional markako Manu Hermoso andoaindarraren eskutik.

*Astezkena, maiatzaren 29an, 18:00etan, 65 urtetik gorakoentzat otordutxoa eta plaka baten eskaintza-oparia bertan den pertsonarik zaharrenari.

* Osteguna, maiatzaren 30ean, 18:00etan, patata tortilla lehiaketa.

* Ostirala, maiatzaren 31n, 19:30ean, Sardina jatea. 

* Larunbata, maiatzaren 1ean, Ogi apurren lehiaketa (migak); 12:00ean, toka txapelketa; 19:00etan, mahai jokoen finalak.

* Igandea, ekainaren 2an, Kultur astearen amaiera, sarien banaketarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!