Gipuzkoako kopa Donostia aldera joan zen

Xabier Lasa 2019ko eka. 1a, 23:14

Euskaldunak eta Lizeo Santo Tomasek Emakumezkoen Gorengoen mailako Gipuzkoako kopa jokoan izan dute gaur arratsaldean Zubietan, eta Donostiako taldea irten da garaile, 3-10. 

 

Lehenengo zatian paretsu joan da norgehiagoka eta bi taldeak 3-5 markagailuarekin joan dira aldageletara. Bigarrengo zatian, ordea, Euskaldunako jokalariek lerroak aurreratu egin behar izan dituzte berdinketa lortu asmoz, eta horrekin, erraztasunak eman dizkiete donostiarrei baloia atezainaren aurrera eraman zezaten maiz.  

Aritz Valdemoros, Antonio Leal eta Achraf Yerrou entrenatzaileek, honako hamaikakoa zelairatu dute hasieratik: Leire Mosquero, Olatz Igerategi, Laura Alonso, Mara Lasa, Beatriz Teixeira, Maider Arabaolaza, Leila Txueka, Irene Fuentes, Maite Urruzuno eta Alazne Valle. Bigarrengo zatian, Maria Carril, Ane Lazkano, Idoia Urruzuno, Irati Zabala, Maialen Oiartzabal eta June Igerategi ere jokoan sartu dira.

Andoaingo zaletu ugari bildu da Zubietako zelaian, eta etengabe aritu da jokalariak animatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!