Tinko segitzen dute pentsio duinen alde

Xabier Lasa 2019ko eka. 3a, 19:42

Andoaingo pentsiodunek asteleheneroko elkarretaratzeari eusten diote. Goikoplazan, 11:45etatik 12:15etara daukate jarrita hitzordua, eta pentsio duinen aldeko aldarrikapenekin batera kantuan aritzen dira.

 

Bankuen bozemaileek berriki adierazi dutena hartu dute gogoan gaurko ekitaldian: “Hauteskundeen garaia amaitu ondoren, alderdi eta botere faktikoek kokapen bila dabiltza beraien gobernu-ekimenak baldintzatzeko. Horrela, Espainiako bankuak, finantzen babes preziatu bezala, berriro ere prentsioen aurka jotzea erabaki du, eta horrela, hiru eskaera egin ditu. Batetik, jubilazio adina, are gehiago luza dadila, eta horretarako, alde batetik gaur egungo aurrejubilazioak murriztuz eta beste aldetik, indarrean dagoen pentsioen erreformaren betebeherara indartuz (2011n hasi eta 2017 artean jubilazio adina, urtez-urtez luzatzen joango da, 65 urtetik 67 urtera arte). Bigarren eskaera, jasangarritasun faktorea mantendu dadila. Azkenik, animatzen gaitu pentsio osagarri gisa, aurrezte planak egitera, hau da, pentsio pribatuak bultatzera”.

Bestalde, Madrilgo ekonomia ministroak berriki esan duena salatu dute: “Adierazi duenez, PSOEren plangintzetan ez dago aurreikusirik, epe laburrera, lan-erreforma berrikustea. Gobernuaren asmoa erreforma indarrean utzi eta langileak beste estatutu “berri” baten promesarekin engainatzea”.

Asteleheneroko mobilizazioen eta aldian behingo manifestazio jendetsuen dinamikarekin jarraitzeko asmoa agertu dute Goikoplazan gaur egin den ekitaldian. "Pentsio publikoaren sistema aldarrikatzen eta pentsio publiko duinak aldarrikatzen jarraituko dugu. ez dugu etsiko".

Asteleheneroko mobilizazioen eta aldian behingo manifestazio jendetsuen dinamikarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. "Pentsio publikoaren sistema aldarrikatzen eta pentsio publiko duinak aldarrikatzen jarraituko dugu".

Ohartarazi dutenez, datorren asteleheneko elkarretaratzea azkena izango da Goikoplazan denboraldi honi dagokionez. Irailean helduko diote berriro dinamikari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!