Udal hauteskundeen kanpainak bi asteko iraupena izaten du. Kargua hartzeko ekitaldirako, aldiz, denbora gehiago behar izaten da. Zehazki, hiru aste. Politika gertutik eta pasioz bizi duten andoaindarrentzat, emozioz beteriko garaia izaten da. Duela lau urte bezala, gehiengo osorik ez baitago. Garailea Alvarez izan zen, baina aritmetikoki Lainez ere alkate izan daiteke. Eta nazio mailako hedabideek diotenez, EAJ-PNV eta PSE-EE Euskadiko mailako akordioak lantzen ari dira.
Alkatea aukeratzeko prozedura
Andoainen, orain arte, zinegotzi bakoitzak alkategaia boto sekretuarez bidez aukeratzen du. Hautagaiaren izena paper batean idatzi eta idazkariak eskaintzen dion hautes-ontzian sartu behar du. Ondoren, botoen zenbaketari ekiten zaio. Lehen bozketa horretan gehiengo osoa lortzen duen hautagaiak alkatetza eskuratuko du. 17 zinegotzietatik 9ren babesa behar da. Gaurkoz, alkatetzarako Andoni Alvarezek (EH Bildu) eta Maider Lainezek (PSE-EE) bere burua aurkeztuko dutela ziurtzat eman daiteke.
Bozketan gehiengo osoa lortu ezean,maiatzaren 26ko irabazleak jasoko du aginte-makila. Kasu honetan, Andoni Alvarezek.
Kargua hartuko duten zinegotziak
ANDOAIN
EH BILDU:
1. Andoni Alvarez.
2. Esti Mujika.
3. Jon Zulueta.
4. Garazi Usandizaga.
5. Julian Lopez.
6. Maite Etxeberria.
7. Xabier Fondon.
PSE-EE:
8. Maider Lainez.
9. Jose Luis Verdasco.
10. Ascen Parron.
11. Petri Romero.
12. Oscar Mendo.
EAJ-PNV:
13. Marijose Izagirre.
14. Mikel Arregi.
15. Iñaki Egibar.
16. Txitxu Ruiz.
ELKARREKIN PODEMOS:
17. Tere Santana
URNIETA
EAJ-PNV:
1. Mikel Pagola.
2. Jorge Segurado.
3. Lucia Goñi.
4. Agurtzane Mercader.
5. Juan Luis Goikoetxea.
6. Mikel Artola.
7. David Rosco.
EH BILDU:
8. Ainara de Miguel.
9. Ainhoa Jauregi.
10. Mikel Legarreta.
11. Nekane Ubillos.
PSE-EE:
12. Herme Gonzalez.
13. Consuelo Frutos.
*Kargu hartze ekitaldia ekainaren 15ean izango da.