Andoaingo LaSalle Berrozpeko ikasleek teknologia berrietan trebatu dituzte Salkin elkarteko merkatariak

Aiurri 2019ko eka. 14a, 11:01

Andoaingo LaSalle Berrozpe ikastetxeko Administrazioa eta Finantzak heziketa-zikloko lehenengo mailako ikasleek doako prestakuntza-saioa eskaini diete herriko merkatarien eta ostalarien elkarteko bazkideei.

Prestakuntza-saioan informatika eta teknologia berriak landu dituzte, aipatutako arloak partaideen negozioetarako onuragarriak izan daitezen. Batetik, posta elektronikoaren garrantzia eta funtzioak erakutsi dizkiete partaideei; hala nola kontaktu-talde bereziak sortzen, fitxategiak bidaltzen eta spam-mezuak eta iruzurrak saihesten. Bestetik, Googlek saltokiei eskaintzen dieten aukeren berri eman diete: inprimakiak, google-maps eta abar. Horrez gain, bezeroekiko harremanak eta zerbitzuak hobetzeko ideiak azaldu dituzte.

Aurreneko ekimen honen bitartez LaSalle Berrozperen eta Salkinen arteko lankidetzari bultzada eman nahi diote; elkartearen merkataritza-jarduera hobetzen laguntzeko eta kideen beharrei eta zalantzei erantzuteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!