Udal arduradunen berri eman dute

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 20a, 11:58

Maider Lainez alkateak eta Marijose Izagirre alkate-ordeak lehen agerraldia eskaini dute, Udal lansailen banaketaren eta arduradunen berri emateko. Maider Lainezekin batera, ardura handiak hartuko ditu Jose Luis Verdasco zinegotzi sozialistak. Marijose Izagirre jeltzaleak Urigaingo zerbitzuen ardura nagusia hartuko du.

Horrela banatuko dira lansailak eta ardurak:

PSE-EE

  1. Hirigintza, obrak, ingurumena, landagunea: Jose Luis Verdasco.
  2. Ekonomia eta ogasuna: Maider Lainez.
  3. Langileria, antolakuntza, barne araugintza:  Jose Luis Verdasco.
  4. Gizarte zerbitzuak: Maider Lainez.
  5. Berdintasuna: Petri Romero.
  6. Kirola: Oscar Mendo.

EAJ-PNV

  1. Zerbitzuak: Iñaki Egibar.
  2. Hezkuntza eta kultura: Txitxu Ruiz.
  3. Sustapen ekonomikoa, enplegua, gazteria: Marijose Izagirre.
  4. Euskara: Mikel Arregi.
Erlazionatuak

Udal arduradunen lehen agerraldia

Jon Ander Ubeda 2019 eka 20 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!