Europako lehiaketa asteazkenean hasi zen, eta ekainaren 29an amaituko da.
Wesney Atletico San Sebastian taldeko jokalaria izan zen urtetan, eta badaki zer den goi mailan aritzea. Lehiaketa utzita dauka gaur egun, baina sasoiko dago oraindik. Kirola egiten jarraitzen du; makila (stick) inoiz ez du baztertu, eta txapelketari begirako prestaketa berezia egin du azken hilabeteetan, puntu-puntuan iristeko Europako txapelketara.