Eh Bilduren lantaldearen aurkezpena

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 27a, 12:45

Atzoko plenoaren ostean, EH Bilduk bere lantaldearen eta arduradunen aurkezpena egin du. Atzoko plenoaren inguruko bi gertaerekin kezka agertu dute.

Euskara eta berdintasuna kezkagarri bilakatu dira EH Bildurentzat, atzoko plenoa eta gero: “Kezkaz bizi dugu atzo gertatutakoa; batetik alkateak plenoetan euskaraz ez duela egingo iragarri zuelako eta bestetik Tokiko Gobernuan parekidetasuna hautsi eta hori gutxi balitz, berdintasun zinegotzia kanpo utzi dutelako. Bai gai batean zein bestean hausnarketa egitea eskatu nahi diegu PSE-PNVren gobernuari. Oraindik garaiz daude atzo egindako akatsa zuzentzeko”.

Bestalde, hauxe izango da lantaldearen osaketa agintaldi berrian:

  • Langileria, Antolakuntza eta Barne Eraentza: Jon Zulueta Berastegi
  • Zerbitzuak: Garazi Usandizaga Zubiria
  • Euskararen Normalkuntzarako batzordea: Andoni Alvarez Lete
  • Hezkuntza eta Kultura: Esti Mujika Tolaretxipi
  • Sustapen ekonomikoa, enplegua eta gazteria: Jon Zulueta Berastegi
  • Hirigintza, obra, Ingurumena eta landagunea: Garazi Usandizaga Zubiria
  • Emakume eta Gizonen Berdintasuna: Esti Mujika Tolaretxipi
  • Jarduera Fisikoa eta Kirola: Andoni Alvarez Lete
  • Ogasuna: Andoni Alvarez Lete
  • Gizarte Zerbitzuak: Andoni Alvarez Lete

 Harremanetarako bideak

“Gure udal taldearen bulegoa Anbrosia Olabiden kokatua dago. Telefonoa 943 300 830- ext: 411 da eta gure e-posta helbidea: ehbilduandoain@gmail.com. Edozein zalantza edo ekarpen baduzue, gurekin harremanetan jartzera animatu nahi zaituztegu.

Lan talde sendoa dugu, eta ilusioz ekingo diogu etapa berri honi. Ehbilduren udal taldeak oposizio zorrotza egingo du, eta era berean Andoainek dituen lehentasunen gaineko proposamenak egingo ditu. Oposiziotik Andoainen eraikuntzan eta herrigintzan jarraituko dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!