ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Ekainaren 28an, Stonewallen izandako gertakarien 50. urteurrena bete da aurten, nork bere burua askotariko sexualitate eta identitateetan ezagutzeko harrotasuna erreibindikatuko du milaka pertsonaren ahots bateratuak. Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, LGTBI kolektiboko kideak beste behin bilduko dira eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta bizikidetzaren alde egiteko.
Azken urteetan erdietsitako lorpenak asko izan dira, egia da, eta maila horretan nabarmentzekoa da Eusko Legebiltzarrean transexualitateari buruzko egungo legea aldatzeko proposamena berriki (maiatzaren 15a) onartu izana, sexu-identitatearen autodeterminazioa helmuga izango duen aldaketa.
Horrekin batera, gure poza adierazi nahi dugu uste dugulako dibertsitate afektibo-sexualarekin gero eta konprometituagoa dagoen gizarte batean gaudela, sentsibilizazioaren eta pedagogia sozialaren arloko ekimenak ugaritzen ari diren gizarte batean.
Eta arreta jarri nahi dugu, amaitzeko, itxuraz “hutsalak” diren hainbat eta hainbat eraso sotil eta egunerokotan, LGTBI+ pertsonen autoonarpena, egunerokotasuna eta ahalduntzea baldintzatzen eta zailtzen baitute. Hori adierazten du Gipuzkoako LGTBI+ errealitateei buruzko diagnostiko-azterlanak, elkarte honek 2018an egindakoa GFAk eskatuta, azterlanaren emaitzek argi uzten dutelarik ekintza horien jarraitutasuna eta eragin kaltegarria.
Tokiko administrazioak dira beren gertutasunagatik herritarren beharrak neurtzeko lehen termometroa. Ezinbestekoak dira, beraz, herritarren bizikidetza babesteko eta pertsonak ez diskriminatzea zaintzeko, edozein dela ere beren arraza, sexua, adina, jatorria eta sexu orientazioa.
Toki administrazioak egitura garrantzitsuenetakoak dira eskubideak eta askatasunak bermatzeko eta ongizate estatuari egiten dion ekarpena bultzatzeko.
Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden barrerak gainditzeko gure erabakia.
Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Horrela lortuko dugu gure herriak gune seguruak izatea aniztasun sexualarentzako bere adierazpen guztietan.
Era berean, edozein motatako erasoa gaitzesten dugu gure udalerrietan; indarkeria fisikoa edota hitzezkoa, umiliazioa edota LGTBIQ pertsonekiko gutxiespena.
Norabide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz, Andoaingo Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok honako konpromisoa hartu dugu:
- Ekainaren 28an LGTBI+ kolektiboa karakterizatzen duen ortzadarraren bandera eta hiruki arrosaren bandera udaletxeko balkoian jartzea.
- Andoaingo herritarrak animatu nahi ditugu egun hori dela-eta anitz erakundeek antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzera.
Andoainen, 2019ko Ekainaren 28an