Kandido eta Txikitxuak Goikoplazatik Kaletxikira jaitsi dira Olagaineko txistulariekin, eta abian dira auzoko jaiak. Festen zain zeuden auzotarrek ongietorri beroa eman diete. Gaurtik igandera bitarte Kandido izango den Hugo Lorenzok, egin duen pregoian festarekin gozatzera animatu ditu auzotarrak. Ondoren, guztiak Ontza elkartera abiatu dira, banderak zintzilikatzera.