Kaletxikiko Jaiak 2019

Sagardoaren festa ospatu da Kaletxikin

Xabier Lasa 2019ko eka. 29a, 22:11

Astigarragako Lizeaga sagardotegiak irabazi du Kaletxikiko XVI. sagardo lehiaketa. Andoaingo Gaztañaga bigarren geratu da, eta Itsasburu hernaniarra hirugarren. Jendetza bildu da Kaletxikin eguardian, lehiaketan parte hartu duten hamabi sagardotegien sagardoak probatzeko, pintxoak janez batera. Pedro Mungia, Jon Garaikoetxea, Joxerra Bengoetxea, Mikel Irigoras, Ruben Larrayoz, Joxe Antonio Salaberria, Alberto Eskisabel eta Jose Luis Perezek osatu dute epaimahaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!