Joxe Mari Oiartzabalek doinua jarri dio, Joxerramon Berrondok hitzak, eta gaur aurkeztu dute Kaletxikiko jaietan, Gora Kaletxiki Bandan eskaini duen kontzertuan. La Salle Berrozpeko hezitzaile, guraso eta ikasleak bertan izan dira. Bi bertsok osatzen dute ereserkia. Lehenak, hala dio: Andoaingo herriak / badauka altxorra / ikaslek hezitzeko / estalpe ederra / baloreak lantzeko / eraikia da. Eta bigarrenak: Betidanik eskolan / pertsonak hezitzen / bakoitzari lagunduz / arreta eskaintzen. / Familia ederra / dugu guk osatzen: / oso gustura gaude / La Salle Berrozpen!