Gaztetxeko finalak Goiburun

Aiurri 2019ko uzt. 11a, 11:36

Ostiral honetan amaituko da Andoaingo Gaztetxeak antolatzen duen eskuz binakako pilota txapelketa. Lagunarteko giroan, partida politak ikusteko aukera izaten da. Jaialdia 22:30ean hasiko da.

Uztaileko lehen egunetan, hogei bikote aritu dira lehian. Asteazkenean final laurdenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, finala ostiral gauean izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!