Poison Idearen zuzeneko emanaldia Andoaingo Gaztetxean

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 13a, 08:00

1980ko hamarraldian AEBko eta nazioarteko hard eta punk mugimenduan erreferentzia nagusietakoa izan zen Poison Idea Gaztetxean ariko da, larunbat honetan.

Jerry Lang kantari eta sortzaileetakoaren taldeak azken bira iragarri zuen, eta Europan barrena egiten ari diren biran Andoaingo Gaztetxean arituko dira. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta haiekin batera 25th Comin Fire eta %30 taldeak arituko dira. Sarrerak aspaldi agortu ziren.

XX. mendeko azken bi hamarkadatan hainbat disko eta dozenaka kontzertu eskaini zituzten. Taldearen kantuak ondorengo belaunaldientzat erreferentzia izaten jarraitu dute. 1983an Pick Your King izeneko disko laburra argitaratu zuten, eta 1990ean Feel the Darkness. Beharbada ibilbide osoko diskorik onena dena. 

'Getting the Fear' kantua euskarara ekarri zuen Negu Gorriak taldeak, "Ikaratzen" izenburupean (Salam.Agur diskoa).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!