Lontxo Santa Kruzek eta Jon Jauregik Gaztetxeko Pilota txapelketa mendean hartu dute

Aiurri 2019ko uzt. 13a, 10:34

Gaztetxeko pilota txapelketa giro ederrean jokatu zen, dunbal eta guzti. 

Jon Jauregi eta Lontxo Santa Kruz gailendu ziren Julen Loidi eta Aitor Amondarainen aurka, 22-18. 3. postuan Jon Irazu eta Asier Iraola geratu ziren. 4. postua, berriz, Aritz Eskuderoren eta Iñaki Eguesen eskuetan gelditu zen. Zaleek izugarrizko giroa jarri zuten Goiburu auzoan, frontoia goraino bete zen jokalarien gozamenerako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!