Karrikako jaiak 2019

Larunbat eguerdia Karrikako jaietan

Sagardo dastaketa, zumba eta haur jolasak larunbat eguerdian Karrika auzunean.

Lainotuta egon arren, eguraldia uda girokoa da. Eta giro on hori ondo baino hobeto baliatu dute haur eta gazteek, ur jolasetan murgiltzeko. Aurtengo puzgarrien artean bada bat urari eskainitakoa. Haurrek txirrista luzedun batetik igaro behar dute, goitik ura erortzen zaien bitartean. Eta, amaieran, igerileku modukoa dute. Haur eta gazteentzat hitzordu zirraragarria, zalantzarik gabe. Txikienentzat ohiko puzgarriak daude. Bitartean, txorixo pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera dago. Hori guztia gutxi ez eta zumba erakustaldia egiten ari dira. Taula gainean dauden hiru dantzarien esanetara, hainbat lagun koreografia ezberdinak egiten ari dira.

Arratsaldean, haur jolas gehiago izango da eta baita apar festa ere. Gauean, danborrada eta DJ saioa.

 

Erlazionatuak

Karrikako jaiak, asteburu honetan

Eskualdea

Uztailak 18, larunbata11:00    Haur ludoteka.11:00    Motozaleen bilkura.11:30    Haur puzgarriak.12:3...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!